Search for content, post, videos

ERAKUSKETA IBILTARIA – UZTAILAREN 25A

Datorren uztailaren 25ean abiatuko da Plazentziatik Ibaialde-indianoak elakartearen bidai luzea Atlantikoko uretan zehar. Etapa ezberdinak egiterakoan, leku guztietan, Euskalzaletasuna, Euskal kultura et ohiturak ospatuko dituzte Saint-Pierre-eta-Miqueloneko ugarteetara iritsi ondotik ere. Horren kari, erakusketa ibiltari bat plantan jarria izan da. Erakusketa ekaina bukaeran iritsi da Ternuara eta hamarka pertsonek bisitatzeko aukera izan dute. Erakusketa 14 panelez osatua da – trenerua baten eskifaiaeren ostzeko behar diren persona kopurua bezain bat- eta elkartearen ibilbidearen azaltzea da helburua, ezaugarri historikoak, euskaldunek zuten arratzari lotutako harremana, Euskararen tokia, traineruaz bera aipatzen ditu. Ontziaren gisara 12 metro neurtzen ditu eta itsasontziaren gisara eskifaiaren ondoan ibiliko da hiriz hiri, ugartez ugarte, Ipar amerikako Euskaldunen arteko bidai osoan zehar.

Erakusketaren ale numerikoa hor azpian bisitatzen ahal duzue. BISITA ON!